-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Larrabetzuko Memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoen aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/05/06, 19:00
Deskribapena
Anguleri Kultur Etxea, Mikel Zarate Kalea, 1
Larrabetzu
Larrabetzuko Udalak UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearekin batera herriko Memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoak bultzatuko ditu. 1936ko Gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa izango dira abiapuntu, orduko andre, gizon eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko eta berauei aitortza justu eta egiazkoa egiteko.
Hala, 6 artista gaztek oroimen historikoari lotutako proposamen artistikoa garatzeko aukera izango dute.
Hautatutako proiektuen egileak:
- Ane Seijas / Julen Sainz de Rozas /Ane Lopes
- Eriz Moreno / Amaia Molinet
- Liben Svaart
Urria arte, proposamen hori garatzeko tartea izango dute. Udazkenean emaitzak ezagutzera emango dira eta udalak, herritarrekin batera, gauzatuko den egitasmoa aukeratuko du.
Aurkezpenean izango dira, besteak beste:
- Iñigo Gaztelu Bilbao, Larrabetzuko alkatea
- Udal ordezkariak
- Arantza Lauzirika Morea, Arte Ederren Fakultateko dekanoa
- Proiektuen egileak