-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Larrabetzuko Memoria historikoan oinarritutako egitasmo artistikoen aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/10/22, 19:00
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Anguleri Kultur Etxea, Mikel Zarate Kalea, 1
Larrabetzu
Larrabetzuko Udalak UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearekin batera herriko Memoria historikoan oinarritutako egitasmo artistikoak bultzatzen ari da. 1936ko Gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa izango dira abiapuntu, orduko andre, gizon eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko eta berauei aitortza justu eta egiazkoa egiteko.
Hala, 3 artista-taldek oroimen historikoari lotutako egitasmo artistikoa aurkeztuko dituzte. Aste pare baten buruan, udalak, herritarrekin batera, burutuko den proiektua aukeratuko du.
Aurkezpenean izango dira, besteak beste:
Aurkezlea:
-Ismael Manterola, UPV/EHUko Artearen Historiako irakaslea eta arte kritikaria
Egileak:
-Ane Seijas / Julen Sainz de Rozas /Ane Lopes
-Eriz Moreno / Amaia Molinet
-Liben Svaart.