euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHU-OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Katedraren inagurazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/05/17, 12:30

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Maiatzaren 17an, ostirala, 12:30etan, Bizkaia Aretoan, UPV/EHU – OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Katedra inauguratuko da.

Katedra horren helburua da lanean pertsonen osasuna prebenitzeko mekanismoak eta Laneko Medikuntza eta Erizaintzaren kultura sustatzea, eta laneko osasunaren prebentzioan diharduten eragileak prestatzea.

Katedrak María Luisa Bilbao Bengoechea du izena, Euskal Herriko Medikuntza Fakultateko (1936-1937) lehen emakume ikaslea, gerra zibilaren ondorioz hil zena.

Inaugurazioan honako hauek hartuko dute parte:

  • Guillermo Quindós Andrés, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea.
  • Elena Perez Barredo, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea.
  • Koldo Callado Hernando, Zientzia Garapenaren zuzendari.
  • Lourdes Iscar Reina, OSALANeko zuzendari orokorra.
  • Amaia Castaños Urkullu, Katedraren arduraduna.
  • Tomás Camacho García, Espainiako Toxikologiako Elkarteko Toxikologia klinikoaren arloko koordinatzailea.