euskaraespañol

Eguneko irudia

ENLIGHT Europako unibertsitatearen presidentzia bere gain hartu du UPV/EHUk

Europako 9 unibertsitate biltzen dituen partzuergoak gaur bukatuko du Abiarazteko Astea

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/05

Enlight osatzen duten bederatzi unibertsitateetako errektore taldeetako zortzi ordezkarik parte hartu zuten, Enlight Abiarazteko Aste barruan, asteazkeneko mahai-inguruan. Argazkia: UPV/EHU
Enlight osatzen duten bederatzi unibertsitateetako errektore taldeetako zortzi ordezkarik parte hartu zuten, Enlight Abiarazteko Aste barruan, asteazkeneko mahai-inguruan. Argazkia: UPV/EHU

Martxoaren 1etik 5era ENLIGHT unibertsitatearen abiatze astea izan da. Europako unibertsitate honetan parte hartzen du UPV/EHUk, kontinenteko beste zortzi unibertsitaterekin batera. Aste honetan barrena, aurkezpen publikoak, hitzaldiak eta tailerrak egin dira, bederatzi unibertsitateetako espezialistak gidari. Hitzaldi eta saio horietako asko publikoak izan dira. Guztira, 1.250 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte jarduerotan.

Aipagarrienetako bat izan da errektoreekin egindako mahai ingurua, unibertsitateek zein bere komunitatearen garapenari egiten dioten ekarpena aztertzea helburu izan duena. Irina Bokova UNESCOko zuzendari nagusi ohiak, Veronica Manfredi Europako Batzordeko Bizi Kalitatearen zuzendariak, Herman van Rompuy Europako Kontseiluko presidente emerituak eta Monika Froehler Ban-Ki-Moon zentroko zuzendari exekutiboak ere parte hartu dute jarduera honetan.

Flagship lectures izeneko saioek gaurkotasuneko gaiak jorratu ziren, hala nola Covid-19ren krisiak ikerkuntza medikoan izandako eragina; Mediterraneoko herrialdeetan lurzorua helburu turistikoetarako erabiltzeak Europako iparraldeko prezipitazioen bolumenean eta laztasuna duen eragina; edo, hezkuntza eraginkorragoa lortuko bada, ikasleak ahalduntzearen garrantzia.

Tarterik ere izan da hitzaldi informalak eta lan-sareak (Virtual coffee breaks) egiteko. Astearen amaierako saioa Eva Ferreira euskal unibertsitate publikoko errektoreak egin du, UPV/EHUk bere gain hartu baitu partzuergoaren txandakako presidentzia: "ENLIGHT partzuergoa eratzea proiektu estrategikoa da Europako bederatzi herrialdetako izen handiko unibertsitateetarako eta horietako asko pribilegio posizioetan daude Shanghaiko rankingaren barruan. Konpromisoa hartu dugu etorkizunean lankidetza estuan aritzeko: irakasleen eta ikasleen mugikortasuna bultzatuko dugu, ikerkuntza bateratua indartuko dugu eta unibertsitate titulu komunak diseinatuko ditugu. Akordio zabala da, anbizio handikoa, eta laster emaitza bikainak emango ditu ".

Enlight-i buruz

Bordele (Frantzia), Gante (Belgika), Groninga (Herbehereak), Gotinga (Alemania), Upsala (Suedia), Galway (Irlanda), Tartu (Estonia), Comenius-Bratislava (Eslovakia) eta UPV/EHUko unibertsitateek osatzen dute Europako ENLIGHT unibertsitatea, Europako Batzordeak 2020ko uztailean onartu zuena. Unibertsitate hauek guztiauek orotarikotasuna dute ezaugarri nagusia, bai eta ikerkuntzaren arloan duten kalitatea eta beren konpromiso sozialaren dimentsio garrantzitsua ere. Guztira, 300.000 ikasle baino gehiago biltzen dituzte.

ENLIGHT Europako Unibertsitateak, unibertsitate sistema integratu baten oinarriak ezarriko ditu datozen hiru urteotan. Sistema horrek ikasleen eta langileen fluxu askea ahalbidetuko du baliabide akademiko eta administratiboen bidez, kalitatea bermatzeko mekanismo eta nazioarteko lotura eta konpromiso globalen bidez, harik eta irismen handiko ikerkuntza azpiegiturak eratu arte.

Egia esateko, Europako unibertsitateek sustatu egiten dute XXI. mendeko erronka sozial eta politiko handiei aurre egin ahal izango dieten Europako belaunaldi berrien garapena, lankidetza eta sormena zuzpertuz, eta hizkuntza eta kultura aniztasuna arazo ez dela sinetsita.