euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk Nazio Batuen saria jaso du

‘Antolakundeek sortutako Balio Sozial Integralaren Monetizazioa’ ikastaroak garapen jasangarrirako MOOC 2019 sariak irabazi ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/17

Leire San José. Argazkia: Mitxi UPV/EHU

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak irabazi du Massive Online Open Courses MOOC 2019, hots, online ikastaro masibo eta irekien sariak irabazi ditu garapen jasangarriko soluzioen sarearen (SDSN) atalean, Nazio Batuek (NBE) sortutako ekimen globalaren barruan. Euskal Herriko Unibertsitateak ‘Monetización del Valor Social Integral Generado por las Organizaciones’ [Erakundeek sortutako Balio Sozial Integralaren Monetizazioa] gaztelaniaz irakatsitako online ikastaro ireki eta doakoari esker jaso du saria.

"UPV/EHUrako garrantzitsua da sari hau Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) aldeko apustu sendoa egina duelako eta unibertsitatearen irakaskuntza eta laneratzeko programen eta metodoen kalitatearen aintzatespena delako. Eta, azkenik, mundu mailan liderra den erakunde baten aintzatespena delako", nabarmendu du Leire San Jose UPV/EHUko irakasle eta proiektuaren buruetako batek.

Ikastaro honetan gizarteak duen kezkari heldu nahi zaio, antolakundeek balio soziala sortu egiten dutelako edo, aitzitik, murrizten dutelako. Testuinguru horretan, antolakuntza asko dira, bai sozialak, bai merkataritzakoak, bai eta administrazio publikokoak ere, planteatzen ari direnak beroriek sortzen duten balioa gizarteari nola identifika eta helaraz diezaioketen. Gaur egun ez dago kontabilitate sozialaren kontzeptu bateraturik, eta are gutxiago balio horren monetizazioa ahalbidetzen duen metodologia bateraturik.

UPV/EHUk, ECRI ikertaldearen bidez, gizarte kontabilitatearekin lotutako kontzeptu esparru bat eta kalkulu prozesu metodologiko bat garatuz erantzun dio problematikari, SPOLY izenekoa (erakundeek sortutako balio soziala neurtzen duena), MOOCen ezagutzera eman daitekeena.  

"MOOC hau mundu osoko milaka ikastaroren artean hautatua izan da, munduko unibertsitate garrantzitsu guztiak aurkeztu ahal izan dira. Azken batean, ohore handia da hainbeste ikastaroren artean saritu izana ", dio San Josek.