euskaraespañol

Eva Ferreira errektoreak Garapen Zientifiko-sozial eta Transferentziaren arloko errektoreordeak aurkeztutako dimisio ezeztaezina onartu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2024/11/11

Gaur goizean, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak onartu egin du Garapen Zientifiko-sozial eta Transferentziaren arloko errektoreordeak aurkeztutako dimisio ezeztaezina. Errektoreak azaldu duenez, “dimisio horren arrazoia da sare sozialetan argitaratuko mezuak errektoretza talde honek defendatzen dituen balioen eta unibertsitatearen beraren espirituaren kontrakoak direla.”

"Era berean, -adierazi du- modu pertsonalean, oso atsekabetuta sentitzen naiz. Ez nituen ekintza horiek ezagutzen, jokabide guztiz pertsonala izan baita. Mezu horien edukia eta, jokabidea bera ere, guztiz onartezinak iruditzen zaizkit.”