euskaraespañol

Maria Puy Portillo, Espainiako Nutrizio Elkarteko buru

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/02

Irudia
María Puy Portillo. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Espainiako Nutrizio Elkarteak (SEÑ) zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuen XVII. biltzarrean, Maria Puy Portillo Vaquedano Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko irakasle katedraduna buru izango duena.

María Puy Portillo UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saileko Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldeko ikertzaile nagusia da, eta CIBEReko Obesitatearen Fisiopatologia eta Nutrizioa arloko kide (CIBERobn), Carlos III.a Osasun Institutuaren mendeko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroa delarik. Puyk UPV/EHUren Farmazia Fakultateko Nutrizioa eta Bromatologia arloan eta Arabako Campuseko Lucio Lascaray Ikergunean egiten du lan.

SEÑ elkartea Nutrizio, Elikadura eta Dietetikako Elkarteen Espainiar Federazioaren (FESNAD) kide fundatzailea da, nutrizio zientzietan ikuspuntu ezberdinetatik diharduten elkarteen arteko elkarreragina lortzeko helburua lortzeko asmoz. Nazioz gaindiko beste zenbait federazio eta elkarteetako kide ere bada, esaterako, International Union of Nutritional Sciences (IUNS) eta Federation of European Nutrition Societies (FENS).

SEÑ elkarteak nutrizioa diziplina anitzeko zientzia gisa garatzea du helburu, kongresu eta bilera zientifikoak antolatuz, argitalpenak lagunduz, antzeko zientzia mugakideetan diharduten bestelako elkarte nazionalekin zein fundazioekin (Nutriziorako Espainiar Fundazioa (FEN), kasu) eta bere kideei aldian aldiko elkarretaratzeak eskainiz, esperientziak eta emaitzak elkarri trukatzeko. Nutrición Hospitalaria aldizkaria du adierazpide.