Ikertzaileen Europako Gaua
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/09/29, 17:00
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Bilboko Areatza zientziaz beteko da arratsaldeko 17:00etatik 21:30era. 100 ikertzaile inguruk hartuko dute parte Ikertzaileen Europako Gaueko Azokan: 20 txoko zientziaz gozatzeko hainbat arlotako adituen eskutik. Adibidez, urpeko robot baten jarduera edo zelula kantzerigenoak aurkitzeko laborategiko aparatuen funtzionamendua erakutsiko dute. Era berean, itsas espedizioetan (TARA eta TREC) ozeanoak nola zaintzen eta aztertzen diren azalduko da, baita sateliteek Lurreko lekurik urrunenetan informazioa nola lor dezaketen ere. Gure dietak, hiri-inguruneak eta naturak osasunean duten eragina nabarmena izango da, eta haurrek jolastuz ikasteko aukera izango dute egun batez zoologo bihurtuz, kasurako.
Halaber, musika ere izango da 18:00etatik 19:30era, Confluence taldearen eskutik (blues, rock amerikarra).
Amaitzeko, ostiraleko gauean, 20:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoan urruneko behaketa astronomikoa egingo da Calar Altotik (Almeria). Behaketa hori UPV/EHUko Planeta Zientzien Taldeko ikertzaileek gidatuko dute, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.
UPV/EHUk Go for the Missions! Europako proiektuaren testuinguruan antolatu du ekimen hau, (G9Missions), Unibertsitateen 9. taldeak (G-9) sustatua. Ikertzaileen Europako Gaua kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da.
#NIGHTG9 #NIGHTspain #EuropeanResearchersNight