Graduazio-ekitaldia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak graduazio ekitaldia egingo du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/06/14
Kokapena
Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2023-2024 ikasturteko Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapia graduetako ikasleen graduazio-ekitaldia egingo du. José Manuel Aguirre Urizar, UPV/EHUko Estomatologiako katedraduna, promozioaren aitabitxia izango da.
Ikasturte honetan 565 ikaslek amaitu dituzte ikasketak, eta honela banatzen dira:
- Medikuntzako graduko 51. promozioa: 319 ikasle (240 emakume eta 79 gizon).
- Erizaintzako graduko 45. promozioa: 166 ikasle (140 emakume eta 26 gizon).
- Odontologiako graduko 34. promozioa: 31 ikasle (26 emakume eta 5 gizon)
- Fisioterapiako graduko 10. promozioa: 49 ikasle (31 emakume eta 18 gizon)
Batez beste ikasleen %76,7 emakumeak dira, eta %47 inguruk euskaraz egiten dituzte ikasketa horiek.
Ekitaldian izango dira, besteen artean:
- Eva Ferreira García, UPV/EHUko errektorea
- Gotzone Sagardui Goikoetxea, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
- Adolfo Morais Ezquerro, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea
- Amaia Arregi Romarate, Bilboko lehen alkateordea
- Joseba Pineda Ortiz, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
- Jose Manuel Aguirre Urizar, 2023-24ko promozioen aitabitxia.
- Lau promozioetako ikasleen ordezkariak.
UPV/EHUko abesbatzaren emanaldiarekin amaituko da ekitaldia.