euskaraespañol

TREC espedizio zientifikoa Bilbon porturatuko da

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/10/11 Noiz arte: 2023/10/18

Hartzaileak:
Ikasle
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala
Irudia
TREC espedizio zientifikoa Bilbon heldu da. | Argazkia: Tarako ingenieria.

Deskribapena

Urriak 11-18
Itsasmuseum Bilbo eta Bizkaia Aretoa
Bilbo

Joan den irailaren 13tik gure kostaldean lanean ari da TREC (TRaversing European Coastlines), bi urtez Europako kostaldea zeharkatuko duen puntako espedizio zientifikoa, bertako biodibertsitateari eta ekosistemei buruzko informazioa bilduz. Europako Biologia Molekularreko Laborategiak (EMBL) zuzentzen du espedizioa, Tara Océan Fundazioarekin eta Itsas Biologiako Baliabideen Europako Zentroarekin (EMBRC) batera, eta hemen Plentziako Itsas Estazioaren (PiE-UPV/EHU) laguntza dute.

Biologia Molekularreko Laborategi Europarraren laborategi mugikor aurreratuari, duela hiru aste Plentziako Itsas Estazioaren aurrean instalatu eta kostaldeko itsas biodibertsitea ikertzen ibili denari, lurreko laginketa ekipo mugikorra eta Frantziako Tara ikerketa-goleta gehitu berri zaio. Lehenengoak lurretik itsasorako trantsizioan laginak hartu eta aztertzen dituen bitartean, Tara belaontziak itsasoan egiten du.

Ikerketa-lan guztiez gain, TRECek herritar guztientzako jarduera irekiak ere antolatu ditu, non publikoak biologia molekularrak gizakien eta planeten osasunaren erronkei aurre egiteko duen ahalmena eta gure ozeanoen garrantzia deskubritu ahal izango dituen. Programa hori hasi da jada, eta urrilaren 11n, Tara Bilbora iritsi ondoren, gailurrera helduko da. Untzia Itsasmuseumaren parean porturatuta egongo da hilaren 18ra arte, eta tailer ugari izango dira, belaontzira bisitak eta, Tara joan aurreko egunean, hitzaldi bat Bizkaia Aretoan hilaren 17an espedizio baten nondik norakoei buruz. Erreserbatu zure plaza!

Tara bisitatzeko izena emateko: https://my.weezevent.com/tara-in-bilbao
Espedizio zientifiko baten agertokiaren atzean konferentzian izena emateko: https://my.weezevent.com/conferencia-entre-bastidores-de-una-expedicion-cientifica
TRECek publikoari irekitako jarduerei buruzko informazio guztia:  https://www.ehu.eus/PIE/trec-expedition/