euskaraespañol

Mirariak eragin lezakeen hormigoiaren zienztzia

  • Ikerketa

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/09

Jorge Sánchez Dolado (bigarrena ezkerretik)eta bere taldea CFMn
Jorge Sánchez Dolado (bigarrena ezkerretik)eta bere taldea CFMn.

Europako Batzordeak 3 milioi euro baino gehiago eman dizkio MIRACLE, Jorge Sanchez Dolado Donostiako Materialen Fisika Zentroko ikertzaileak gidatuko duen proiektuari. Proiektuak leiho bat ireki nahi du berotze globala geldiarazteko, nanoteknologiaz birdiseinatutako zementua erabiliz.

Europako Batzordeak, fet Open (Future Emerging Technologies) programaren barruan, hiru milioi euro baino gehiago eman dizkio MIRACLE (Photonic Metaconcrete with Infrared RAdiative Cooling capacity for Large Energy savings) ikerketa-proiektuari, emisio erradiaktiboaren bidez hozteko gaitasuna duen hormigoi fotonikoa diseinatzeko.

Proiektua Materialen Fisikako Zentroko (CFM, CSIC-UPV/EHU zentro mistoa) Jorge S. Dolado ikertzaileak gidatzen du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA), Tecnaliak, Darmstadeko Unibertsitate Politeknikoak (tu Darmstad), Lovainako Unibertsitate Katolikoak (Ku Leuven), Microligh3D Unibertsitateak eta Torinoko Unibertsitate Politeknikoak izango ditu bide lagun.

Goranzko beroketa globalaren testuinguruan, aurrerapen zientifiko eta teknologiko horrek eragin handia izan dezake energetikoki neutroak diren eraikinak lortzeko (Nearly-Zero-Energy-Buildings) edo CO2 aztarna murrizteko.

“MIRACLE proiektuarekin hormigoia berrasmatu nahi dugu, meta-material gisa funtziona dezan diseinatuz, kanpoko espazioari beroa kentzeko gai izan dadin", nabarmendu du Jorge S. Doladok.

Oro har, lurreko edozein materialek isurtzen duen beroak atmosferan errebotatzen du (berotegi-efektua), baina frekuentzia tarte txiki zehatz batean, erradiazio termikoak atmosfera zeharkatu eta kanpoko espaziora iristi daiteke. Frekuentzia trte hori, "Leiho atmosferikoa" izenekoa, funtsezkoa da ezarri nahi den hozte erradioaktiboaren teknologian. Miracle proiektuaren errezeta erraza da: eguzki-erradiazio guztia islatzeko eta atmosferako leihoan erradiazio termiko guztia igortzeko gai diren hormigoiak diseinatu nahi dira, tenperaturaren murrizketa garbia lortzeko. Horretarako, zementuaren konposizioa aldatu behar da, eguzkiaren islapena maximizatzeko eta emisio termiko erradioaktiboa leiho atmosferikora bideratzeko, altzairuzko mikrozuntzen kokapen geometrikoarekin jolastuz.

"MIRACLE proiektuan garatu beharreko zientziak eta teknologiak paradigma berri bat irekitzen duela sinisten dugu (Meta-hormigoi fotonikoa), eta horrekin, hormigoia eta zementua bezalako material "xumeak" goi-mailako teknologiako metamaterial bihurtuko direla", azaldu du ikerketa taldeak.

Eraikuntzako hozte erradioaktiboaren aplikazioa ziurrenik aplikazio garrantzitsuena den arren, meta-hormigoi fotonikoaren kontzeptuak aplikazio hori gainditzen du. Eguzki zelulen teknologiak, adibidez, material/gailu berriak eskatzen ditu eguzki zelularen konfigurazioa hozteko. Hemen, gardentasun handia eta eguzki-argia eta leiho atmosferikoan igorpen-ahalmen handia konbinatzen dituzten hormigoi berriak aurkitzea litzateke erronka. Era berean, Miracleren teknologiak espektro elektromagnetikoaren eskualde infragorriari (ir) arreta eskaintzen dio, baina Meta-hormigoi fotonikoaren kontzeptuak oinarri berezi bat ematen du espektro elektromagnetikoaren beste eskualde batzuetan telekomunikazioen eremuan aplikazio berriak sor daitezen (adibidez, GHz eta THzetan teknologiak).