-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Zientzia eta Teknologia Fakultateko 47. Promozioko 397 ikaslek jasoko dute diploma
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/11/14, 17:00 - 00:00
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Zientzia eta Teknologia Fakultateko diploma banaketa egingo da ostiralean. 397 egresatu berrik osatzen dute Zientzia eta Teknologia Fakultateko 47 promozioa, eta 2018-2019 ikasturtean irakatsi ziren honako 10 titulazio zientifiko eta teknologikoetakoren bateko ikasketak bukatu dituzte: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematika Kimika edo Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa. Aipatutako azken gradu horretako promozioa lehenengoa izango da.
Alde batetik, 2018/2019 promozioko 10 titulazioetako espedienterik onenak sarituko dira ekitaldian, eta bestetik, Zientzia eta Teknologia Fakultateko 50. Urteurrena ospatzeko osatutako liburua eta bideoa aurkeztuko dira.
Ekitaldian parte hartuko dute Elías Unzueta Repsoleko gerenteak; Fernnado Plazaola Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak; eta Miren Artaran Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak
Ekitaldia itxiko da egresatuei, Fakultatean 25 urte betetzen dituztenei eta erretiroa hartu duten lankideei eskainiko zaien aurreskuarekin eta Aitor Biainek zuzentzen duen UPV/EHUko Abesbatzaren emanaldiarekin