Kongresua: Kuantikoa eta adimen artifizialaren arteko ezkontza
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2018/03/19 Noiz arte: 2018/03/23, 09:00 - 00:00
Kokapena
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean hasi, martxoak 19, eta ostiralera arte, martxoak 23, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa, z/g. Leioa), Quantum Machine Learning \& Biomimetic Quantum Technologies nazioarteko kongresua izango da. Arloko munduko aditu garrantzitsuenak, dela akademia esparrukoak, dela enpresa mundukoak han izango dira.
“Gaur eguneko konputagailuen teknologia mugatua da, eta haratago joan behar gara munduko arazoei aurre egiteko. Datuen kopuru izugarria aztertu behar da, hor dagoen informazio ezkutua agerrarazteko. Sistema automatikoen berehalako erantzuna lortzeko halabeharrezkoa dugu informazio horren abiadura handiko identifikazioa. Honek esan nahi du nahitaez informazioa kuantikoki prozesatu behar dugula informazio ezkutua azkar ikusteko. Konputazio Kuantikoaren eta Adimen Artifizialaren azken tekniken ezkontzaren fruituak Makinen Ikasketa Kuantikoa eta Teknologia Biomimetiko Kuantikoa ditugu”, azaldu du Iñigo Egusquiza UPV/EHUko fisika teorikoko irakasleak.
Enrique Solano Ikerbasque ikerlariak zuzendutako QUTIS taldeak antolatu du kongresua. Hor, arloko aitzindariek aurkeztuko dituzte azken aurrerapenak, teorikoak zein esperimentalak, jakintzagai sortuberri hauetan, eta mundu akademikoaren eta enpresa esparruaren arteko harremanak sakondu dituzte.