Jardunaldiak: Krisiari eta azken lege erreformei buruzko VI. Jardunaldiak
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2018/03/20 Noiz arte: 2018/05/08, 15:00 - 00:00
Kokapena
Zuzenbide Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Krisiari eta azken lege erreformei buruzko VI. Jardunaldiak pentsioen orainari eta etorkizunari buruzko azterketa batekin hasiko dira. Sara Lallana del Riok, UPV/EHUko Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzenbideko irakasleak azaldu egingo du Toledoko Hitzarmenari 28/2012 Errege Lege Dekretuak, azaroaren 30ekoak, nola eragin dion. Neurri horrek kendu egin zituen Gizarte Segurantzako Erreserba Funtsetik har zitekeenaren mugak; ondorioz, hutsik geratu da "pentsioen kutxa" delakoa. Lallanak Gizarte Segurantzaren egungo sistema aztertuko du, gaurkotasunez bete-beteko gaia da.
Krisiari eta azken lege erreformei buruzko jardunaldiak Garbiñe Biurrun Mancisidor eta Sara Lallana del Ríoren zuzendaritzapean egiten dira, biak ere Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa Zuzenbidea Saileko irakasleak. Erreferente bihurtzen ari dira, hala unibertsitate arloan, nola profesional arloan (abokatutza, gizarte segurantza) eta, oro har, herritarren artean. Seigarren urtez jarraian egingo den ekintza horrek bat egin du Leioako egoitzako Zuzenbide Fakultatearen 20. urteurrenarekin.
Ekintzaren helburua da ikasleei eta zuzenbideko profesionalei legediko azken aldaketen berri ematea, baita Enpresa Zuzenbide arloan krisiaren ondoren egindako aldaketen inguruan auzitegiak (nazionalak zein Europakoak) hartzen ari diren interpretazioaren berri ere. Aldaketa horiek egungo gizartean izaten ari diren eragina aztertuko da; izan ere, zuzenbideko ikasleek horiei lotuta jardungo dute profesionalki.
EGITARAUA
2018ko martxoaren 20a
15:00 -15:15 Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana del Rio jardunaldien antolatzaileei ongi etorri eta hasiera
15:15-16:15 Sara Lallana del Rio UPV/EHUko Lan eta Gizarte Segurantzako irakaslea ”Toledoko Hitzarmena, azaroaren 30eko 28/2012 Errege Lege Dekretuak, Gizarte Segurantza sistema sendotu eta bermatzeko neurriei buruzkoak, erreserba funtsei nola eragin dien, eta egungo egoeraren azterketa”
16:30-17:00 Eztabaida
2018ko apirilaren 10a
15:00-16:00 Manuel Velázquez Fernández Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileak emandako hitzaldia.“Euskal Autonomia Erkidegoko lan ikuskaritza eta gizarte segurantza sistemaren antolakuntza. Estatu eta erkidegoen sistemara sartzeko bideak”.
16:00-16:30 Eztabaida
2018ko apirilaren 17a
15:00--16:00 Iñigo Nagore Apariciok emandako hitzaldia, Zuzenbide Kooperatiboko doktorea, Arbitraje Kooperatiboko Euskal Zerbitzuko arbitroa eta lanean diharduen abokatua. “Kooperatibetako langile bazkideei eta lan bazkideei buruzko gaiak. ”
16:00-16:30 Eztabaida
2018ko apirilaren 24a
15:00-16:00 Garbiñe Biurrun Mancisidor EAEko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako presidente eta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko zuzenbideko irakasleak emandako hitzaldia. “Emakumea eta Gizarte Segurantza”
16:00-16:30 Eztabaida
2018ko maiatzaren 8a
15:00-16:00 Tomas Arrieta Heras Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen hitzaldia. “Negoziazio kolektiborako espazioa lan baldintzak zehazteko eta ondoren aldatzeko orduan"”
16:00-16:30 Eztabaida
16:30 Krisiari eta azken erreformei buruzko VI. jardunaldien amaiera.