Krisiari buruzko VII. Jardunaldiak hasiko dira Negoziazio Kolektiboari buruzko mintzaldi batekin
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/03/26, 15:00 - 00:00
Kokapena
Zuzenbide Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Krisiari eta egungo gizarteko erronkei buruzko VII. Jardunaldiak Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren presidente Tomas Arrietaren Negoziazio Kolektiboari buruzko mintzaldi batekin hasiko dira
Krisiari eta azken lege erreformei buruzko jardunaldiak Garbiñe Biurrun Mancisidor eta Sara Lallana del Ríoren zuzendaritzapean egiten dira, biak ere Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa Zuzenbidea Saileko irakasleak. Erreferente bihurtzen ari dira, hala unibertsitate arloan, nola profesional arloan (abokatutza, gizarte segurantza) eta, oro har, herritarren artean. Seigarren urtez jarraian egingo den ekintza horrek bat egin du Leioako egoitzako Zuzenbide Fakultatearen 20. urteurrenarekin.
Ekintzaren helburua da ikasleei eta zuzenbideko profesionalei legediko azken aldaketen berri ematea, baita Enpresa Zuzenbide arloan krisiaren ondoren egindako aldaketen inguruan auzitegiak (nazionalak zein Europakoak) hartzen ari diren interpretazioaren berri ere. Aldaketa horiek egungo gizartean izaten ari diren eragina aztertuko da; izan ere, zuzenbideko ikasleek horiei lotuta jardungo dute profesionalki.
EGITARAUA
- Apirilak 2. Iñigo Nagorek, UPV/EHUko irakasle, abokatu eta Maltako ohorezko kontsulak, “Competencia judicial en materia de contratos individuales de trabajo en el Reglamento UE 1215/2012”, hitzaldia emango du.
- Apirilak 9. Manuel Velázquezek, Lan eta Gizarte Segurantzaren ikuskariak, ‘Inspección de Trabajo y de la Seguridad Social, reparto entre el Estado y la CAPV’ hitzaldia emango du.
- Apirilak 16. Sara Lallana del Riok, Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbide irakasleak, ‘Necesidades de adaptación del Pacto de Toledo a una sociedad cambiante’ hitzaldia emango du
- Apirilak 30. Garbiñe Biurrunek, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko presidenteak eta UPV/EHUko irakasleak, ‘Efectos de los últimos cambios en el status de la mujer en el ámbito laboral. La importancia de la jurisprudencia europea’ hitzaldia emango du.-
- Maiatzak 7. Iñigo Portillak, Atzerritarrei buruzko zuzenbidean adituak, ‘RGI: Competencia, requisitos, regulación y función social’, hitzaldia emango du.