Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berriaren irekiera ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/11/19, 18:15
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartean, azaroaren 19ean, 18:15ean, UPV/EHUren Carlos Santamaría zentroko auditoriumean, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berria irekitzeko ekitaldia izango da. Antonio Beristain irakaslearen omenezko XIV. Topaketa Biktimologikoaren esparruan.
Honako hauek parte hartuko dute ekitaldian:
- María Jesús Carmen San José López, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburua
- Gema Varona, Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendaria
- Ricardo Ituarte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea
- Leire Berasaluze, Kriminologiaren Euskal Institutuaren idazkari akademikoa
Ekitaldian, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ohorezko kidearen diploma emango zaio Carlos Fernández de Casadevante Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedradunari. Honek, ikasturte hasierako hitzaldia eskainiko du; izenburu hau duena, hain zuzen: ‘Sucedió y hay responsables: Testimonios para una memoria veraz’.
XVIII. Jean Pinatel Ikerketa Saria
Bestalde, ikasturte honetan, Epaimahaiak egindako balorazioaren ondoren, Pinatel Saria eman gabe geratu da, aurkeztutako lan anitzen interesa eskertuz.