euskaraespañol

Eguneko irudia

Kontzertua: Medikuak, Musikariak, Abeslariak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/03/16, 19:30 - 00:00

Kokapena

Sala BBK
Gran Vía López de Haro 19-21. -48008- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

AARPE Euskadiko Erretinosi Pigmentarioa duten Gaixoen Elkartearen aldeko kontzertuan osasunaren arloko profesionalek parte hartuko dute, zeintzuk UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean ikasi zuten edota irakasten ari diren. Erretinosi Pigmentarioa gaixotasuna erretinaren herentziazko endekapenaren lehenengo kausa da eta gaixotasun horrek 3.500 pertsonatik bati eragiten dio. Euskadiko Erretinosi Pigmentario duten Gaixoen Elkarteak 31 urte daramatza lanean, gaixotasuna amaitzeko asmoarekin.

Kontzertuan parte hartuko duten lagunen artean, UPV/EHUko Neurozientziak Saileko irakasle Alberto Pérez Samartin izango da. Samartinek Pentatonic’s Banda taldean jotzen du. Haren hitzetan, “gaixotasun kroniko eta balioestasunen elkarte horiei musikaren bidez laguntza eman nahi diegulako parte hartuko dugu”. Gala solidarioan, taldeek eta solistek joko dituzte hainbat modalitate: musika klasikoa, rocka, 1980ko hamarkadako doinuak, euskal dantzak, perkusioa eta abesbatza eta ganberako orkestra.

Egitaraua

  • The Beautifulls Brains
  • José Luis Arranz Gil Eta Itsasne Monaterio
  • Pentatonic’s Banda
  • Beharrezkoa
  • Miryan Ortiz Prieto
  • Barakaldo Musika Tresna Taldea
  • Jose Luis Cidón
  • Bilboko Ganbara Abesbatza Eta Orkestra