-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Kongresua. Prekariart, ‘Arte garaikidearen lanbidea: prekarietate eta alternatiboak’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/01/25, 15:00 - 00:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/8570247/prekariart+congreso.png/c3e19d39-fce4-f95a-57a0-f4fe2b99a601?t=1515671602000)
Deskribapena
Ostegunean, urtarrilak 25, 15:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) UPV/EHUk Prekariart Nazioarteko I. Kongresua egingo du,’ Arte garaikidearen lanbidea: prekarietate eta alternatiboak’ leloaren pean. Ekitaldiak solaserako eta iritzi-trukerako eremu ireki bat eskainiko die arte garaikidearekin eta, oro har, gizarte-aldaketa garaikideekin interesa daukaten ikasle, irakasle, ikertzaile eta bestelako profesionalei, diziplinarteko ikuspegi batetik, zuzenbidea, ekonomia, soziologia, filosofia eta artea uztartuz.
Kongresuan hizlari hauek parte hartuko dute:
- Ruth Towse, Sormen Industrien Ekonomiako irakaslea da Centre for Intellectual Property Policy and Management-en (Bournemoutheko Unibertsitatea) eta CREATe-ko kidea Kultura Ekonomian (Glasgoweko Unibertsitatea)
- Eva Moraga, Zuzenbidean eta Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitate eta Europar Batasuneko Zuzenbidean Mont, Sant Aignan-eko Unibertsitatean (Rouen, Frantzia)
- Pascal Gielen rtearen eta Politikaren Soziologiako irakasle titularra da Antwerp Research Institute for the Arts institutuan (Ambereseko Unibertsitatea, Belgika), eta Culture Commons Quest Office (CCQO) zuzentzen du han
- Manfred Max-Neef, 1983ko Nobel Sari Alternatiboa eta Txileko Universidad Austral‑ko errektore-ohia da