Kongresua: Nazioarteko 120 aditu, Zientzia, Teknologia eta Generoaren Iberoamerikako XII. Kongresuan
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2018/07/18 Noiz arte: 2018/07/20, 09:00 - 00:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Zientzia, Teknologia eta Generoaren Iberoamerikako XII. Kongresua, uztailaren 18an, 19an eta 20an egingo da Bizkaia Aretoan. Antolatzaileek, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren, Iberoamerikako Estatuen Erakundearen (OEI) eta L’Oréal UNESCO programaren laguntza izango dute. Aurtengo edizioan nazioarteko 120 adituek parte hartuko dute munduko hainbat herrialdetik etorrita, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Txile, Alemania, Kuba, Argentina, Ekuador, edo Espainia kasu.
Kongresua bi urtez behin egiten da, lehenengo aldiz Madrilen antolatu zen 1996an, eta ondoren, besteak beste, Panaman, Kuban, Brasilen, Argentinan eta Mexikon. Azkeneko edizioa Costa Rican antolatu zen 2016an. Aurtengo edizioko lanen oinarria zientziaren, teknologiaren eta osasunaren artean dagoen erlazioa generoaren ikuspegitik aztertzea eta eztabaidatzea izango da.
Hasierako ekitaldian parte hartuko dute:
- Eulalia Pérez Sedeño, "Congreso Iberoamericano de Ciencia, Tecnología y Género" presidentea.
- Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua.
- Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria.
- Juan Carlos Toscano Grimaldi, OEI-ko ordezkaria.
- Idoia Fernandez, UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea.
Kongresuan sei gai-multzo landuko dira:
- Genero ikuspegia osasunaren arloko ikerketan, esku-hartzean eta praxian.
- Ingeniaritza eta teknologia.
- STEAM diziplinak: ibilbide akademiko-profesionaletan duten eragina.
- Ezagutza tekno-zientifikoa eraikitzea.
- Zabalkunde eta hedapen zientifikoa eta teknologikoa: diskurtso hegemonikoak zalantzan jartzen.
- Zientziak: ikerketa, jasangarritasuna eta garapena.