euskaraespañol

Eguneko irudia

Komunikazio Digitalaren eta Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XV Kongresua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/11/27 Noiz arte: 2023/11/28

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Komunikazio Digitalaren eta Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XV. Kongresua azaroaren 27an eta 28an egingo da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Sailak eta Gureiker Ikerketa Taldeak antolatuta, aurtengo edizioak kazetaritzak gaur egun bizi duen eraldaketa eta ziurgabetasun une bereziari heldu nahi dio: «Desinformazioa adimen artifizialaren aroan». Zuzenean eta streaming bidez jarraitu ahal izango da, Teams-en bidez.

Kongresuaren edizio honetan Gavan Titley (National University of Ireland), Suzana Barbosa (Universidade Federal da Bahia), David Domingo (Université Libre de Bruxelles) eta Almudena Barrientos (Universidad Complutense) izango dira.

Azaroaren 27an, astelehena, «Atzo da gaur: Komunikazioaren sormen-ereduak» mahai ingurua egingo da, José Larrañaga Zubizarreta lankideari in memoriam izango dena.

Egun berean beste mahai-inguru bat egingo da: «Periodismo y marca profesional. Estrategias adaptadas a las redes sociales». Asteartean, hilaren 28an, Kongresuko edo gaikako atal batzuetako gai nagusiari helduko dioten komunikazioak aurkeztuko dira.

Izen ematea: azaroaren 24ra arte irekita.

Komunikazio Digitalaren eta Ziberkazetaritzaren  Nazioarteko Kongresua

Informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/ciberpebi/home 

 

PROGRAMA

Astelehena, 2023ko azaroaren 27a

Paraninfoa – Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Leioa)

Streaming (Teams)

9:00 Kongresuaren irekiera

  • Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordea
  • Ana Irene Del Valle, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoa
  • Koldo Meso, Kazetaritza Sailaren zuzendaria eta Kongresuaren arduraduna

9:30 Gavan Titley Irak. Dok (National University of Ireland)

Digital Media, journalism and Freedom of Speech

10:30 Susana Barbosa Irak. Dok. (Universidade Federal da Bahia)

Entre la espada y la pared. El periodismo digital en el contexto de la plataformización

11:30 Kaferako atsedenaldia

12:00 Mahai-ingurua: «Atzo da gaur: komunikazioaren sormen-eremuak (In memoriam Jotxo Larrañaga)». Moderatzailea: Irati Agirreazkuenaga

  • Miren Gabantxo
  • Libe Mimenza
  • Kepa Zelaia

13:30 Goizeko saioaren amaiera

15:00 David Domingo Irak. Dok. (Université Libre de Bruxelles)

Periodismo líquido: la producción de noticias como práctica social colectiva

16:00 Almudena Barrientos Irak. Dok. (Universidad Complutense)

Neurocomunicación: Actitud, persuasión y eficacia en el mensaje

17:00 Mahai-ingurua: «Periodismo y marca profesional. Estrategias adaptadas a las redes sociales». Moderatzailea: María Ganzabal

  • Iker Ruiz
  • Anne Garea
  • Samuel Valcárcel

18:30 Lehen jardunaldiaren amaiera

 

Asteartea, 2023ko azaroaren 28a

Paraninfoa – Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Leioa)

Streaming (Teams)

10:00 Komunikazioen aurkezpena

13:00 Bigarren jardunaldiaren amaiera

Informazio gehigarria