euskaraespañol

UPV/EHUk bat egin du Kirolaren Europako Astearekin

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/09/23 Noiz arte: 2024/09/30

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Aurten ere Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du Europako Batzordeak sedentarismoari aurre egiteko eta jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko antolatu duen Kirolaren Europako Astearekin. Horrela, Euskal Herriko Unibertsitateko EHUkirola Zerbitzuak, irailaren 23tik 30era, hainbat jarduera antolatzen ditu, bere hiru campusetan, unibertsitate-komunitatearen jarduera fisiko eta kiroletan parte hartzea sustatzeko, ohitura osasungarriak hartzeko eta sedentarismoari aurre egiteko.

Unibertsitateko campusetako hainbat gune horretarako antolatutako jarduerez beteko dira, hala nola hitzaldiak, herri kirolak, boleibol eta mahai-tenis lehiaketak, yoga, euskal pilota, zumba, Tipi Tapa Osasunaren aldeko XIX. Martxa, Jumping Fitness, surf mekanikoa, besteak beste.

Esteka hauetan kontsulta daitezke antolatutako jarduerak eta horietan parte hartzeko prozedura:

Arabako Campusa
Bizkaiko Campusa
Gipuzkoako Campusa