euskaraespañol

Eguneko irudia

'Kirol Eguna'ren edizio berria egingo dugu, 25 kirol jarduera baino gehiagorekin hiru campusetan

Ariketa fisikoa sustatzeko eta sedentarismoari aurre egiteko kirolez beteriko eguna proposatu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/29

Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitateak “Kirol Eguna” edizio berri bat egingo du ostegunean, irailak 30, bere hiru campusetan. Ekimen horrekin, sedentarismoari aurre egiteko kirol-jardueraren bat egitera animatzen du unibertsitate-komunitatea.

UPV/EHUko Kirol Zerbitzuak programa bat antolatu du ikasleei, AZPkoei, IRIei eta unibertsitatetik kanpoko pertsonei zuzenduta. Unibertsitateko edozein campusetara hurbilduz gero, 25 kirol proposamen ingururen artean aukeratu ahal izango duzu: bizikleta, arrauna, zinta estatikoa, kardioa, zumba, tenisa, surfa, herri kirolak yoga, rokodromoa,… ziur interesatuko zaizun bat baino gehiago aurkituko duzula.

Esteka hauetan ikusi ahal dituzu campusen proposamenak:

Arabako Campusa:

https://www.ehu.eus/eu/web/kirolak-araba/-/info_semana_depor-1

Bizkaiko Campusa:

https://www.ehu.eus/eu/web/kirolak-bizkaia/kirol-eguna-2021

Gipuzkoako Campusa:

https://www.ehu.eus/eu/web/kirolak-gipuzkoa/kirol-eguna