euskaraespañol

Eguneko irudia

Kimika Fakultatearen graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/11/25

Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, Kimika Fakultateko 2023-2024 ikasturteko zein masterreko 70 ikasleei diplomak emateko ekitaldia ospatu zen. UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Montse Maritxalar eta Kimika Fakultateko dekano Marian Iriarte ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan Imanol Landa Medrano ikasle-ohiak hitzaldia eskaini zuen. Era berean, ekitaldian  Euskadiko, Burgosko eta Errioxako Kimikarien eta I.K.-en Elkargo Ofizialaren saria Graduko Amaierako Lan Onenari banatu ziren; baita espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritu ziren ere. Luberri Abesbatzaren emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.