euskaraespañol

Eguneko irudia

'Kantatzen duten herriak' jardunaldiak, Bizkaiko Campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/12/09 Noiz arte: 2020/12/11, 11:30

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, abenduak 9, 11.30ean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean  “Kantatzen Duten Herriak”-en laugarren edizioari hasiera emango zaio. Ekitaldi hori abenduaren 9tik 11ra egingo da eta hor ponentzia gonbidatuak, mahai ingurua, komunikazioak, proposamen artistikoak eta musikalak, rap tailerrak, musika pandemia garaietan, gorputzak eta identitateak.... burutuko dira.

Jardunaldiak zuzenean, on line, jarraitu ahal izango dira. Zenbait ekitaldi, mahai ingurua, proposamen artistikoak eta rap tailerrak kasu, presentzialak ere izango dira, UPV/EHUko Bizkaiko Campusean; dena den, Covid egoera dela eta, lekuak mugatuak izango dira, eta komeni da aldez aurretik izena ematea (doan).

Ekitaldiak Bizkaiko Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Arte Ederren Fakultatean eta Bilboko Hezkuntza Fakultatean egingo dira.

Informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/kdh