Erakusketa: Juliantxo Irujoren ‘Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak’
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2020/01/08 Noiz arte: 2020/01/23, 00:00 - 00:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
‘Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak/Fluye la vida, el tacto y los sueños’ erakusketak Juliantxo Irujo (Iruñea, 1960 – Bilbo, 2015) artistak bere azken etapan sortutako artelanen hautaketa bat aurkezten du.
Margolaria eta UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatko Pintura katedraduna, Juliantxo Irujok, Andrea Albalia komisarioaren esanetan, “bizi esplorazio-bidaia gisa ulertzen zuen pintura, materiaren aukera sentiberetan zentratutako ikuspegi esperimental eta introspektibo batetik”.
Besteak beste, “Naturarekin ibiltzea” eta “Bizitzaren Omenaldia” serieetako margolanak nabarmentzen dira erakusketan. “Lehenengoan, naturaren behaketak basoen arteko ibilbideak gogorarazten dituen irudikapen abstraktu eta aldakorrei forma ematen die, koadroetan bide desberdinetatik barrentzea eta aldi bakoitzean zirrara berriak sentitzeko aukera eskainiz. Bigarrenean, Juliantxok bizitzari egiten dio omenaldia paisaia psikologikoak diruditen margolanen mugimendu barroko eta fluktuatzailearen bidez: forma dinamikoez betetako formatu handiko lanak dira non formek irristatzen, alderatzen, laztantzen edo biratzen duten. Azken finean, dabilen bizitzaren, humanizatzen gaituen ukimenaren eta bizirauten gaituzten ametsen omenaldia dugu”, azaldu du Albaliak
Erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 8tik 23ra, astegunetan, 8:00etatik 20:00etara. Sarrera doan.