José Luis Pedraz, Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko kide osoa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/21
Farmaziako Errege Akademia Nazionalean egindako ekitaldian, Euskal Herriko Unibertsitateko José Luis Pedraz Muñoz katedradunak akademia horretako kide osoaren kargua hartu zuen 16. dominan, eta "Farmazia teknologiako 3D inprimaketa eta bioinprimaketa" izeneko hitzaldia irakurri zuelarik. Ekitaldian Inmaculada Arostegui Madariaga UPV/EHUren arloko Ikerketa errektoreorde eta Amaia Esquisabel Alegría Eusko Jaurlaritzako Ikerkuntza zuzendaria izan ziren.
Izendapen hori dela eta, Jose Luis Pedrazek "eskerrak eman nahi izan dizkie NanoBioCel ikertaldeko kide guztiei egindako ahaleginagatik, lanagatik eta dedikazioagatik, horiek gabe ezinezkoa izango baitzen aintzatespen hori lortzea. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet Euskal Herriko Unibertsitateari, Eusko Jaurlaritzari eta, bereziki, Arabako Foru Aldundiari, urte hauetan guztietan gure ikerlana burutzeko jaso dugun laguntzagatik".