euskaraespañol

Eguneko irudia

Ibilgailu Elektrikoen III. Zabaltze eta Topaketa Jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2024/04/18 Noiz arte: 2024/04/20

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Hirugarren urtez jarraian, Euskal Herriko Unibertsitateko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak, Ibilgailu Elektrikoen Erabiltzaileen Elkartearekin (AUVE) batera, Ibilgailu Elektrikoen III. Zabaltze eta Topaketa Jardunaldia antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campusean; apirilaren 18an eta 20an izango da. Jardunaldietarako sarrera doakoa eta librea izango da, eta jarduera hauek barne hartuko dituzte: partikularrek eta kontzesionarioek lagatako hainbat modelo elektrikoren erakusketa, enpresen parte-hartzea, ekitaldi sozialak eta dibulgaziokoak, eta abar. Jarduera horien guztien eskutik, bertaratuek paregabeko aukera izango dute gure inguru hurbilean mugikortasun elektrikoaren sektorearen garapena eta bultzada zuzen-zuzenean ezagutzeko.

Apirilaren 18an (osteguna), UPV/EHUko Arabako Campusean, hain zuzen ere René Cassin kaleko oinezkoentzako eremuan, ibilgailu elektrikoen erakusketa egingo da. Ibilgailu horiek erabiltzaileek, enpresek, kontzesionarioek eta sektorearekin lotutako beste sektoreek lagako dituzte. Erakusketa 10:00etatik 14:00etara bitartean egingo da. Eta, aldi berean, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako auditoriumean, mugikortasun elektrikoari buruzko lau hitzaldi eskainiko dira, nahi duen orok entzun ditzan; gainera, streaming-ean ere emango dira Teams bidez. Hauek izango dira:

  • Roberto Pacios Castro. CIC EnergiGUNE. “Carga rápida: Limitaciones, ventajas e inconvenientes. Cómo cuidar y alargar la vida de la batería” (“Karga lasterra: mugak, abantailak eta arazoak. Nola zaindu eta luzatu bateriaren bizitza”).
  • Alain Sánchez Ruiz. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktorea. “Vehículos Eléctricos y su integración a red con energías renovables” (“Ibilgailu elektrikoak eta horiek sarean integratzea energia berriztagarrien bitartez”).
  • Marcos Rupérez Cerqueda. “Ingeniería y Consultoría sobre Hidrógeno” (“Hidrogenoari buruzko ingeniaritza eta aholkularitza”).

Ekaitz Barrasa Artamendi. “Ejemplo de electrificación energética: Geotermia-Placas Fotovoltaicas con batería-Vehículo eléctrico” (“Elektrifikazio energetikoaren adibidea: geotermia-plaka fotovoltaikoak bateriarekin-Ibilgailu elektrikoa”).

Apirilaren 20ko (larunbata) jardunaldiari dagokionez, Vitoria-Gasteizko El Boulevard merkataritza gunearen zabalgunean, ibilgailu elektrikoen erakusketa bat egingo da. Ibilgailu horiek erabiltzaileek, enpresek, kontzesionarioek eta sektorearekin lotutako beste sektoreek lagako dituzte. Erakusketa 10:00etatik 14:00etara bitartean egingo da. 13:00etan Vitoria-Gasteiz eta Guardia (Arabako Errioxa) arteko ibilgailu elektrikoen Eko Rally-a hasiko da. Saria emango zaie gidari eta ibilgailu efizienteenaren kategorietako lehendabiziko bi sailkatuei.