‘Bizitza amaierako sufrimendua. Nola aurre egin?’ jardunaldiak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/01/15, 19:00
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
IRAGARRI Unibertsitate Elkarteak, EHUKultura, Vital Fundazioa eta Arabako Unibertsitate Pastoraltzaren babesarekin, ‘Bizitza amaierako sufrimendua. Nola aurre egin?' izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Urtarrilaren 15ean, 22an eta 29an, 19:00etan, jarraitu ahal izango dira Vital Fundazioaren A aretoan (Dendaraba merkataritza-zentroa. Bakea kalea, 5 - 1. solairua. 01005 Vitoria-Gasteiz) edo modu birtualean Gasteizko Elizbarrutiko Youtube kanalean: https://www.youtube.com/channel/UCikWNo66Onve6HWtY3X1fmg.
Sarrera librea da, baina edukiera egungo egoerak mugatzen du eta zorrotz beteko dira indarrean dauden osasun arautegiak.
Ostiral honetako lehenengo saioaren izenburua 'Eutanasia legea: hurbilketa juridiko eta etikoa' da. Parte hartuko dute:
- - Asun Cantera López de Silanes, UPV/EHUko irakasle agregatua eta Giza izakiekin Ikertzeko Etika Batzordeko (GIEB) kidea.
- - Laura García Ricobarazar, abokatua.
- - Moderatzailea: Santiago de Pablo, UPV/EHUko Historia Garaikideko katedraduna.