euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia

Janaria nortasunen konfiguratzaile gisa jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/11/18 Noiz arte: 2024/11/19

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak Janariak identitateen osaeretan duen eginkizunari buruzko Nazioarteko XVIII. Ikerketa Jardunaldiak hartuko ditu, ‘Nola jaten den eta zergatik literatura-testu narratiboetan eta ikus-entzunezko testuetan: begirada maskulinoaren eta begirada femeninoaren artean’ izenburupean (‘Come si mangia e perché in testi letterari narrativi e in testi ere: fra sguardo maschile e sguardo femile minile’).

Edozeini zabalik direla, UPV/EHUren Filologia eta Historia Saileko Italierazko Arloa eta Center for Italian Studies dira antolatzaileak, bai eta GLOBALIT, Louvain Research Center for Global and Comparative Studies ere, Université Catholique de Louvain (UCL) unibertsitatearena.

Oraingo honetan, Italiako eta Euskal Herriko kulturen arteko zubiak aztertuko dituzte jardunaldiotan. Horrela, gastronomiaren bidez, leku bat, komunitate bat eta bere subjektuak eraikitzeko eta hartzeko prozesuak landuko dira (kulturen unibertso semantikoan).

Informazio gehigarria