‘Jarduera fisikoa, nutrizioa eta psikologia’ jardunaldiak
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2021/01/19 Noiz arte: 2021/01/20
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Urtarrilaren 19an eta 20an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateak eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) jardunaldi batzuk antolatu dituzte 'Jarduera fisikoa, nutrizioa eta psikologia: talde lanean pertsonen osasunerako' izenburupean.
Jardunaldiak streaming bidez egingo dira dohainik.
Parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da, izena, bi deitura eta telefonoa bidaliz info@afdalava.com helbidera. Izapide hori egin ondoren, jardunaldietara sartzeko esteka bat jasoko da.
Graduko kredituen amortizazioa izapidetu nahi duten UPV/EHUko ikasleek izena eman beharko dute www.ehu.eus/kirolak-araba webgunean (hitzaldiak).
Programa: jornadas2021-EUS_1609794052067.pdf