euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia. Suizidioaren prebentzioa Euskal Herrian. Ikuspegiak, tresnak eta beharrak

Noiz eta non

2021/09/07

Kokapena

Oteiza entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Hartzaileak:
Ikasle
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

Suizidioaren Prebentzioaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, irailaren 10ean, 09: 30ean, Bizkaia Aretoko Oteiza aretoan, " Prevención del suicidio en Euskadi. Perspectivas, herramientas y necesidades " jardunaldia egingo da.

Jardunaldia “Aidatu” Suizidiologiako Euskal Elkarteak antolatu du, Suizidiologia graduondokoarekin eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean.

PROGRAMA

Aurkezpena:

- Mª Begoña Pedrosa. Hezkuntza sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.
- Teresa Laespada. Enplegua, Gizarte, Inklusio eta Berdintasuna sustatzeko Foru Diputatua. Bizkaiko Foru Aldundia.
- Gorka Moreno. Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

Unibertsitatea eta Suizidioaren prebentzioa. Prebentziorako prozesuak eta baliabideak ezagutzea.
- Cristina Blanco (UPV/EHUko irakaslea eta Aidaturen presidentea)

Suizidioaren prebentzioa: ikuspuntu eta aukera berriak.      
Jon García Ormaza (Osakidetzako psikiatra eta UPV/EHUko irakaslea)

Euskadin suizidioa prebenitzeko estrategia: ibilitako bidea.
- Andrea Gabilondo Cuéllar (Biodonostiako psikiatra. Estrategia koordinatzeko arduradun teknikoa)

Mahai ingurua: prebenitzeko eremuak, beharrak eta baliabideak

- Ana Berta Jara (Osakidetzako haur eta nerabeen psikiatra)
- Itsaslore Yarza. (BHIko irakaslea)
- Sandra Ranea. Ertzaina; jokaera suiziden arreta koordinatzailea

 

Jardunaldia presentziala izango da, aldez aurretik izena emanda.

Jardunaldia Youtuben ere jarraitu ahal izango da:

Lehengo partea: https://www.youtube.com/watch?v=mYBVa5FEKWQ

Bigarren partea: https://www.youtube.com/watch?v=3JPHx6-VgFI

Jardunaldia grabatuko da eta Aidatu Elkartearen Youtubeko profilean ikusi ahal izango da.