euskaraespañol

STEM Lanbide Orientazioko jardunaldia UPV/EHUko Bizkaiko Campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/10/21, 09:30

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, urriaren 21ean, 09:30tan, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Areto Nagusian, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika, ingelesezko siglak) orientazio profesionaleko jardunaldia egingo da. 25 profesional inguruk beren ibilbide akademiko eta profesionala kontatuko dute, eta beren lanarekin lotutako motibazio eta interes pertsonalak partekatuko dituzte DBHko 4. mailako 175 ikaslerekin.

EHUk antolatu du ekitaldia, Innobasquerekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera. DBHko 4. mailako ikasleengan bokazio profesionalak inspiratzea da helburua, neskei arreta berezia eskainiz.

Informazio gehiago