euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia: Euskadiko zuzenbide kolaboratiboaren iraultza

Noiz eta non

2019/04/09, 17:30 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Donostiako UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko auditoriumean, “Euskadiko zuzenbide kolaboratiboaren iraultza” izeneko jardunaldia egingo da.

Ekitaldian honako hauek hartuko dute parte:

  • Gemma Varona, Euskal Biktimologia Sozietateko presidente eta Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzailea
  • Edurne Terradillos, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakaslea
  • Carmen Aja Ruiz, Madrilgo Zuzenbide Kolaboratiboaren Elkarteko kidea.

Gemma Varonak hau azaldu du: "zuzenbide kolaboratiboa zuzenbidea erabiltzeko konfrontaziorik gabeko modu bat da; bertan, abokatuek arazo sakonak konpontzea dute xede, eta ez jada dauden arazoak larriagotzea. Hala, aldeei ematen zaie protagonismoa eta alde guztiak asetuko dituen akordio bat bilatzen da, etorkizuneko arazoak saihestuko dituena. Beharrezkoa denean, bitartekarien, zerga aholkularien, psikoterapeuten eta abarren laguntza bilatzen da. Euskadi aitzindaria da era honetako praktiketan, eta zuzenbide kolaboratiboa bereziki erabiltzen da ondorengotza hitzarmenetan, oinordetzetan, dibortzioetan (batez ere seme-alabak daudenean), alokairu kontratuetan, laneko zuzenbidean, kontratazio publikoetan eta abarretan”.