Jardunaldia: Kultura Ondarearen Europar Urtea eta Euskal Herriko Unesco Sarea
Noiz eta non
2018/09/28, 10:00 - 00:00
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Irailaren 28an, 2018 Kultura Ondarearen Europako Urtearen harira, jardunaldi bat egingo da Punta Begoñako galerietan eta Bizkaia Zubian, Kultura eta Ondare Paisaien UNESCO Katedrak, Bizkaia Zubiak eta EHUSek antolatua. Jardunaldi horretan, EHUSekin loturiko kultura-ondareak aurkeztuko dira.
Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOrekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da: Eskola Elkartuen Sarea (Red PEA), Liburutegiak, UNESCO Katedrak, UNESCO zentru eta klubak, Biosferako erreserbak, Geoparkeak, Sormenerako hirien sarea eta Munduko Ondare diren tokiak. EHUS osatzen duten erakundeen asmoa UNESCOrekin eta euskal gizartearekin erlazionatutako elkargune izatea da.
Jardunaldiaren antolaketak, gainera, Getxoko Udalaren eta Portugaleteko Udalaren laguntza izango du.
Egitaraua ikusteko: http://www.unescoetxea.org/dokumentuak/EHUS_ondareaE.pdf
Izen-ematea derrigorrezkoa: https://goo.gl/forms/HipgcjayORYoZIJe2