Jon Garaño zine-zuzendaria, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Graduazio Ekitaldian
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/06/22, 18:00 - 00:00
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2016/2017 ikasturteko Graduazio Ekitaldia egingo du eta Jon Garaño zine-zuzendaria ere egongo da. Garañok Kazetaritza eta Publizitatea ikasi zituen UPV/EHUko fakultatean eta 'Loreak' eta 'Handia' filmeen zuzendarikideak. Berak parte hartuko du iazko ikasturteko ikasleei diplomak banatuko dizkieten ekitaldian. Hain zuzen, 354 ikasleek (227 emakumek eta 127 gizonek) bukatu zituzten ikasketak. Graduetan banatuta hauek dira:
- Soziologiako Gradua: 33 ikasle (19 emakume eta 14 gizon)
- Publizitatea eta Harreman Publikoko Gradua: 83 ikasle (62 emakume eta 21 gizon)
- Kazetaritzako Gradua: 120 ikasle (75 emakume eta 45 gizon)
- Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua: 77 ikasle (51 emakume eta 26 gizon)
- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Gradua: 41 ikasle (20 emakume eta 21 gizon)
Graduazio Ekitaldian hauek hartuko parte:
- Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
- Simón Peña, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa
Amaieran, Voccalisse koruak emanaldi bat emango du.