Jardunaldia: ‘Trantsizioan galduak. Pop musika eta energia-inguru berria’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/12/12, 10:30
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea, 2.
Kafe Antzokiak ‘Trantsizioan galduak’ jardunaldia hartuko du abenduaren 12an. Ekimenak bi saio izango ditu, lehenengoa, goizean, 10:30etatik 13:30etara, ‘Musikaren industria, trantsizioan’; eta, bigarrena, 16:00etatik 19:00etara, ‘Musikaren ahalmenak trantsizioa bultzatuz’.
Egitaraua
1. Saioa. 10:30etatik 13:30etara. ‘Musika industria trantsizioan’
-Hitzaldia: ‘Musikarien bizimodua, pandemia eta industria’. Gaizka Insunza, Audience taldeko kidearen eta UPV/EHUko Ekonomia irakaslearen eskutik
-Hitzaldia: ‘Musika eskubideak eta inteligentzia artifiziala’. Ainara Legardon, musikaria eta abokatua
-Hitzaldia: ‘Makrofestibalak. Musikaren zulo beltza’. Nando Cruz, musika kazetaria
2. Saioa. 16:00etatik 19:00etara. ‘Musikaren ahalmenak trantsizioa bultzatuz’
-DJ Reimiy nafarraren musika sesioa partaidetza zabalarekin, gonbidatuek musika ere ekarriko dute eta musika eta ekologia uztartzen duten kanta eraginkorrak aukeratuko dituzte, edo eurek nahi dutena. Gonbidatuak: Irati (Zazkel), Estitxu, Kattalin (JMartina), Josu Zabala...
-FILA O- Artistak, musikariak eta musikako profesionalak. Trantsizio Ekosozialerako musika eta ahozko ekarpenak. Musikaren gaitasun sinbolikoei buruzko eztabaida, trantsizio ekosoziala laguntzeko eta kokatzeko.
-Kontzertua: 20:00. Ibon RG eta Enrique Hurtado.
Doako sarrera.