Jardunaldia: Prestakuntza duala enplegu profesionalaren zubi gisa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/11/28, 12:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Plaza de Oñati 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Azaroaren 28an, osteguna, 12:00etan, UPV/EHUko Enpresa Ekonomia Fakultateko ekitaldi-aretoan, Donostian, "Prestakuntza duala enplegu profesionalaren zubi gisa" jardunaldia egingo da.
Jardunaldiaren helburua da aipatutako ikastegia inguruko enpresekin harremanetan jartzea, programa dualerako enpresa berriak bilatzea eta programa horretan parte hartzen dutenen dedikazioa aitortzea. Horrela, jardunaldian zehar, esperientzia arrakastatsuei bi sari emango zaizkie. Eta ikasleen testigantzak ere jasoko dira. Ekitaldiaren amaieran, hausnarketa gisa, mahai-inguru bat egingo da ibilbide dual osoa baloratzeko eta ekarpen eta proposamen berriak jasotzeko.
PROGRAMA
12:00 Harrera
- Ana Beraza, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Ataleko dekanorde koordinatzailea.
12:10 Prestakuntza Dualaren garapena UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean
- Leire Urcola, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Ataleko Praktiken, Enpresekiko harremanen eta Euskararen arloko dekanordea.
12:20 UPV/EHUren ingurune profesionaletako prestakuntza esparrua
- Erlantz Allur, UPV/EHUko Praktiken, Prestakuntza Dualaren eta Enplegagarritasunaren arloko zuzendaria.
12.40 Prestakuntza Duala eta Talentua: nola uztartzen dira?
- Mikel Sarriegi, ADEGIko Prestakuntza eta Talentuaren arloko zuzendaria.
12:50 Esperientzia arrakastatsuak
- Gorka Galdona, EHUalumni eta ARIN EXPRESeko Business Process Analyst manager.
- Iker Eceiza, EHUalumni eta GOILASEReko kontabilitate-saileko arduraduna.
+ Testigintzak (AMENABAR, GH, ETOOS, IKEI, ISARO BERRI, ORBINOX, SUKIA)
13:15 Mahaingurua
- Itziar Azkue. Moderatzailea. Dual Batzordekidea eta Uda Ikastaroen zuzendariorde akademikoa
13:45 Jardunaldiaren itxiera, argazkia