euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia: ‘La política industrial de Euskadi en redes eléctricas’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/05/09, 09:45 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Kontsumo adimentsua, banatutako sareak, teknologia berriak, digitalizazioa, generazio  mix-a, ekonomiaren elektrifikazioa, autokontsumoa… Sektore elektrikoa eraldaketa sakonean murgilduta dago, eta horrek eragina du ekoizleengan eta kontsumitzaileengan, eta trantsizio planifikatua eskatzen du. Gai horiek eta beste batzuk aztertzeko, Energía y Sociedad foroak, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan, ‘La política industrial de Euskadi en redes eléctricas’ jardunaldia antolatu du, maiatzaren 9an, Bizkaia Aretoan, adituen eta sektorean lider diren enpresen presentziarekin.

Ekitaldiaren gai nagusia, sare elektrikoak Euskadi ikatzaren eraginetik urruntzeko oinarrizko faktore gisa eta energiaren trantsizioak planteatzen dituen erronketara ezinbestean egokitu beharra izango da: eskariaren elektrifikazioa, energia berriztagarrien sarrera handitzea, energiaren eraginkortasunaren garapena… Zelan gauzatuko da modernizazio prozesu hori? Zein eragin izango du kontsumitzailearengan eta gizartean? Alderdi horietan sakontzeko, sektoreko aditu, eragile eta erakunde garrantzitsuenek hartuko dute parte.  

Sareak, funtsezko sektoreko funtsezko puntuak

Energia funtsezko sektorea da gure industria ikatzaren eraginetik urruntzeko eta, gainera, azken urteetan aurrerapen teknologiko gehien izan dituen sektoreetako bat da. Horrek garrantzi berezia du elektrizitatea garraiatzeko eta banatzeko sareen bilakaeran, horiek baitira sektorearen zutabea, eragile guztien ekintzek eta interesek bat egiten duten puntua, hain zuzen ere.

Sare elektrikoa da gure garapenerako funtsezkoa den sektorearen oinarrizko puntua. Sarearen modernizazioaren mende egongo da beste helburu estrategiko batzuen garapena, iturri berriztagarrien ekarpen handiagoa; 4.0 industriak bultzatutako ekonomiaren elektrifikazioa; auto elektrikoak gure kaleetara heltzea; kontsumitzaileek sortutako energia mix-ean sartzea; edo etxeetako eta enpresetako kontsumoaren arrazionalizazio handiagoa, besteak beste.

Horrez gain, sare elektriko adimentsua (edo smart grid) enplegu eta aberastasun iturri ere bada, Eusko Jaurlaritza eta elektrizitatearen horniduraren segurtasuna eta kalitatea bermatzeko hobekuntzen proposamenean nazioartean aitzindari diren Euskadiko puntako zenbait enpresa inbertsio gehien egiten ari diren ikerketa eta garapen eremuetako bat baita.