Jardunaldia: "Covidaren lezioetatik abiatuta osasun-sistema publikoez hausnarketa"
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/11/12, 09:00
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
EhuGunek, Coppieteres Foundation eta Ezkerbarri fundazioak elkarlanean antolatutako jardunaldi honetan etorkizuneko osasun-sistema publikoek izan behar dituzten lehentasunei eta oinarriei buruz hausnartuko da. Jardunaldian parte hartuko dute, besteak beste, Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak, Adelina Comas-Herrera London School of Economics and Politcal Sciences-eko ikertzaileak eta Javier Padilla familia eta komunitateko medikuak.
“Gogoeta abiarazteko aintzat hartuko da SARS-CoV-2 birusak eragindako pandemiaren kudeaketak izan dituen gabeziak eta indarguneak eta horretatik atera daitezkeen lezioak. Halaber, osagai ezinbestekoa izango da analizatzea zeintzuk diren joera eta praktika aitzindariak osasun-sistemen gobernantzan. Asmoa da Europako hainbat tokitatik etorritako akademiko adituak eta agente sozial eta politikoak biltzea elkarrekin gogoeta egin dezaten etorkizuneko osasun-politikei buruz. izan akademiakoak, gizarte zibileko agenteak eta aktore politikoak”, zehazten du programak.
Egitaraua
. 9,00 h: Antolatzaileen sarrerako hitzak
. 9,15 - 10,15 h: Sarrera hitzaldia
Zer lezio atera dezakezu Covid-19aren pandemiaren gestiotik?
Hizlaria: Rafael Bengoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburu ohia
Moderatzailea: David Hoyos
. 10,15 -10,45 h: Kafea
. 10,45 –12,00 h: Osasun mentala ez ote dugun ahazturik?
Alvaro Iruin, Osakidetzako Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen zuzendaria
Dolores Mosquera (bideo-konferentziaz), INTRA-TPko zuzendaria (Instituto de Investigación y Tratamiento del Trauma y los Trastornos de la Personalidad)
Moderatzailea: Gaizka Rodriguez
. 12,00 – 13, 15 h: Eremu sozio-sanitarioa birpentsatuz
Mayte Sancho, Matia Fundazioa
Adelina Comas-Herrera, London School of Economics and Politcal Sciences
Moderatzailea: Joseba Zalakain
. 13,15 – 14,45 h: Bazkaria.
. 14,45 – 15,30 h: Lehen arretaren desafioak
Javier Padilla, Familia eta komunitate medikua
Moderatzailea: Rebeka Ubera
. 15,30 – 17,00 h: Mahaingurua. Zer ezaugarri etorkizuneko osasun-publikoaren kudeaketak?
Rafael Bengoa, Javier Padilla eta Adelina Comas-Herrera
Moderatzailea: Larraitz Arriola
. 17,00 h: Itxierako hitzak
Oharrak:
Euskara eta gaztelaniaren arteko aldibereko itzulpena izango da
Izena ematea ezinbestekoa da. HEMEN KLIKATU