Japoniako Gobernuak UPV/EHUko industria ingeniari Ibai Gorordori beka bat eman dio ikertzeko
Kyushu Institutu Teknologikoan egingo du lan, beste bost bekadun espainiarrekin batera
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2018/03/14
Japoniako Gobernuak beka bat eman dio Ibai Gorordo Fernández industria ingeniari getxoztarrari Kyushu Institute of Technology unibertsitatean ikertzeko.
Gorordok UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan egin zituen garduko ikasketak eta Ingeniaritza Biomedikoan masterra egin zuen Zaragozako Unibertsitatean.Oinez ibiltzen eta hirugarren adinekoei orekari eusten laguntzeko gailuen ondorioak aztertzeko sentsore ezargarri baten garapenean lan egingo du.
Gorordorekin batera Kataluniako eta Madrilgo beste bost lagun joango dira Japoniako unibertsitate horretara ikertzera, eta apirilean hasiko dituzte euren ikerketa-lanak.