-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Jupiter eta Saturno, inoiz baino hurbilago
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2020/12/22
![](https://ehu.eus/documents/10136/24463746/jupiter-saturno-sanchez-lavega-r-hueso.jpg/5245d012-2776-5070-3bed-3bfc9c871275?t=1608640762244)
Non: Unibertsoan. NOIZ: 2020ko abenduaren 21ean. NORK: Agustín Sanchez Lavega eta Ricardo Hueso. UPV/EHUko Zinetzia Planetarien taldea.
Atzo, 2020ko abenduaren 21eko ilunabarrean, Jupiter eta Saturno planeten arteko hurbilketa maximoa gertatu zen zeruan, hauek banatzen dituen distantzia angeluarra soilik 6 arku minutukoa izan zelarik (Ilargiaren tamainaren bostena), eta 1623tik gertuen dagoena da. Irudian Jupiterren Io eta Ganimedes sateliteak ere ikusten dira. Lurretik Jupiterrera eta Saturnora zegoen distantzia 898 eta 1635 milioi kilometrokoa zen.
Irudia Agustín Sánchez Lavegak lortu zuen 12 cm-ko diametroko teleskopio batekin eta Ricardo Huesok prozesatu zuen. EspaZio Gela ikasgela (Bilboko Ingeniaritza Eskola) eta UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldea.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Negu (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus