UPV/EHUko Danborradaren bandera igoera
Noiz eta non
2018/01/20, 18:00 - 00:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Larunbata, urtarrilaren 20ean, 18:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko sarreran, Donostian, UPV/EHUko Danborradaren bandera igoera egingo da. UPV/EHUko errektorea Nekane Balluerka eta campuseko errektoreordea Agustin Erkizia ekitaldiaren buru izango dira. Bertan Miren Azkarate UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradunaren eta Donostiako Udalaren 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariaren ibilbide akademikoari onespena egingo zaio. Honek Nekane Balluerka errektorearen eskutik Unibertsitateko Danborra jasoko du. Donostiako zinegotzi zein UPV/EHUko irakasle ohi Pilar Elgoibarrek omenduaren ibilbide akademikoaren inguruan laudatioa egingo du. Pilar Elgoibarrek 2004an Unibertsitateko Danborra jaso zuen ere.
Jarraian, Danbor Nagusiak banderaren igoera egingo du danborrek Donostiako martxa jotzen duten bitartean. Azkenik, omenduaren zuzendaritzapean Diana eta Iriyarena joko dute eta, 18:30etan, UPV/EHUko Danborrada Carlos Santamaría Zentrotik Antiguo auzoko kaleetarantz abiatuko da Tatiago jotzen.
Unibertsitateko Danborrada 16 urte darama Donostiako festa handia alaitzen. Konpainia unibertsitate kide direnek eta ohiek osatzen dute konpainia.
Aurreko edizioetan Unibertsitateko Danborra jaso duten erakunde zein pertsonak
2003 Ricardo Etxepare
2004 Pilar Elgoibar
2005 Lander Sarasola
2006 Paco Etxeberria
2007 Maite Erro
2008 Arantza Tapia
2009 José Luis de la Cuesta
2010 Luis María Bandrés (hil osteko)
2011 Joaquín Villa
2012 Carmen de las Cuevas
2013 Julio Grao
2014 Luismari Elizalde
2015 Bic Gipuzkoa Berrilan
2016 Sabino Ayestaran
2017 Francisco Javier Caballero Harriet