UPV/EHUko Danborradaren banderaren igotzea
Noiz eta non
2019/01/20, 18:00 - 00:00
Kokapena
Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
UPV/EHUko Danborrada konpainiaren bandera igoko da eta Nekane Balluerka errektorea eta Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea izango dira ekitaldiburu.
Ekitaldian, Javier Echeverría Ezponda filosofoak jasoko du Unibertsitateko Danborra Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorearen eskutik, hark egindako ibilbidea aitortu nahian. Laudatioa Antonio Casado da Rocha Gizpuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzarako zuzendariak egingo du.
Javier Echeverría Ezponda Ikerbasqueko ikertzailea da eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateari (Saila: Soziologia II) atxikita dago. Batez ere ikerketa arlo hauek izan ditu ikergai: zientziaren filosofia, teknologia eta, egun, berrikuntza. Hainbat liburu argitaratu eta zenbait sari jaso ditu, hala nola Ikerkuntzako Euskadi Saria Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean (1997), Saiakeraren Sari Nazionala (1997) eta Eusko Ikaskuntza Saria (2016). Jakiunde Akademiako kidea da, International Academy of the Philosophy of Science-koa eta Leibniz Espainiako Elkarteko lehendakariordea.
Unibertsitateko Danborra eman ondoren, Danbor Nagusiak danborrei dei egin eta bandera igoko du Javier Echeverría Unibertsitateko Danbor berriak danborrek Donostiako Martxa jo bitartean. Azkenik, Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean, Diana eta Iriyarena joko dute. 18:30ean, UPV/EHUko Danborrada Carlos Santamaria Zentrotik abiatu eta Antiguo auzoko kaleetan barrena ibiliko da Tatiago jotzen.
UPV/EHUko Danborradak 17 urte daramatza Donostiako festa alaitzen eta unibertsitateko kideek osatuta dago konpainia.
Aurreko edizioetan Unibertsitateko Danborra jaso duten pertsonek eta erakundeek
2003 Ricardo Etxepare
2004 Pilar Elgoibar
2005 Lander Sarasola
2006 Paco Etxeberria
2007 Maite Erro
2008 Arantza Tapia
2009 José Luis de la Cuesta
2010 Luis María Bandrés (hil ondoko aitorpena)
2011 Joaquín Villa
2012 Carmen de las Cuevas
2013 Julio Grao
2014 Luismari Elizalde
2015 Bic Gipuzkoa Berrilan
2016 Sabino Ayestarán
2017 Francisco Javier Caballero Harriet
2018 Miren Azkarate