euskaraespañol

Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berriaren irekiera ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/21, 18:15

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteartean, azaroaren 21ean, 18:15ean, UPV/EHUren Carlos Santamaría zentroko auditoriumean, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berria irekitzeko ekitaldia  izango da. Antonio Beristain irakaslearen omenezko XIII. Topaketa Biktimologikoaren esparruan.

Honako hauek parte hartuko dute irekiera-ekitaldian: 

  • Aitor Zurimendi, UPV/EHUko idazkari nagusia
  • Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua. 
  • José Antonio Rodríguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea.
  • Rodrigo Gartzia, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea. 
  • Gema Varona, Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria. 

Bertan, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ohorezko kidearen diploma emango zaio Ivo Aertsen Lovainako Unibertsitateko (Belgika) irakasle emerituari. Honek,  ikasturte hasierako hitzaldia eskainiko du; izenburu hau duena, hain zuzen: ‘Otro encuentro sin fronteras entre la Universidad y las políticas públicas sobre la aplicación y desarrollo de la justicia restaurativa, en particular a victimizaciones graves Víctimas y sistemas de justicia penal: expectativas y realidad’; elkarrizketan EAEko, Nafarroako eta Kataluniako Justizia Kontseilariekin, Nerea Melgosa, Amparo Lopez eta Gemma Ubasart, hurrenez hurren. 

XVII. Jean Pinatel Ikerketa Saria 

Bestalde, ekitaldian zehar, Jean Pinatel Ikerketa Saria ex aequo emango zaie Javier Serrano Jimenezi, UPV/EHUn Kriminologian graduatutako ikasleari, ‘Análisis de la accidentabilidad de los Vehículos de Movilidad Personal y bicicletas en Donostia - San Sebastián: factores asociados y propuestas de mejora’ izeneko lanagatik eta  Maria Ochandorena Albari, UPV/EHUn Kriminologian graduatutako ikasleari, ‘Respuestas criminológicas al maltrato animal: Propuesta de intervención en el ámbito de las Medidas Penales Alternativas (MPA)’ izeneko lanagatik.  

Donostia ‘kultura errestauratibo baten alde’ adierazpena

Aurretik, 18:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Nerea Melgosa Euskadiko Justizia sailburuak, Amparo López Nafarroakoak eta Gemma Ubasart Kataluniakoak, Donostia ‘kultura errestauratibo baten alde’ adierazpena sinatuko dute.