IV. Gladys saria emateko ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/09/26, 11:00
Kokapena
Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
PUNTUEUSek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak IV. Gladys Saria emateko ekitaldia antolatu dute. Antolatzaileek iragarri dutenez, Gladys sariduna Lorea Argarate izango da eta bihar, irailaren 26an, 11:00etan (10:45etan argazkia atarian), UPV/EHUko Informatika Fakultateko Ada Lovelace aretoan, Donostian, emango diote saria. Epaimahaiak Argarateren ekintzailetasuna, dibulgazio-lana eta ibilbide aberatsa nabarmendu ditu.
Gladys sariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren, Danobatgroup industria-taldearen, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren babesa du.
Gladys Sariaren laugarren edizioaren sari banaketako ekitaldian Lorea Argarate, Gladys Sariaren aurtengo sariduna, Nerea Isasi GFAko Berdintasuneko Gipuzkoako foru zuzendaria, Lorea Arakistain PUNTUEUSeko marketin zuzendaria, Naiara Aginako, UPV/EHUko Informatikako Fakultateko dekanordea eta Iratxe Esnaola epaimahaikidea egongo dira. Ekitaldia Olatz Arbelaitzek, Informatika Fakultateko Doktoreak eta Berdintasun Batzordeko kideak aurkeztuko du.
Sari banaketa aurretik talde argazkia aterako da. Aurrez aipatutako guztiez gain, Iñaki Goirizelaia PUNTUEUSeko lehendakaria, eta Nerea Otxoa, Danobatgroupeko Giza Baliabideen departamentuko kidea izango dira.