euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko Ikasleen IV. Kongresuak 2030 Agendarekin zerikusia duten GrAL onenak sarituko ditu

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/10/19, 09:00

Hartzaileak:
Ikasle
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

Ostegunean, urriaren 21ean, 09:00etan, UPV/EHUko lau egoitzatan, Ikasleen IV. Kongresua egingo da. Kongresu horretan sarituko dira 2020-2021 ikasturteko Gradu Amaierako Lanak (GrAL), Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuetako bat (GIH) aztertu dutenak. Oraingoan modu mistoan egingo da: aurrez aurrekoa eta birtuala.

Laugarren edizio honetan 116 proposamen aurkeztu dira (aurreko deialdian baino 30 gehiago) arlo zientifiko guztietatik (47 gradu desberdin) eta lanak UPV/EHUko hiru campusetan banatutako lau egoitzatan aurkeztuko dira:

- Bizkaiko campusa: Bilboko Hezkuntza Fakultatea eta Bilboko Ingeniaritza Eskola.
- Gipuzkoako campusa: Ignacio María Barriola zentroa.
- Arabako campusa: Gasteizko Ingeniaritza Eskola.
- Online.

Zientzia Batzordea Berrikuntzako, Gizarte Konpromisoko eta Kultur Ekintzako Errektoreordetzak izendatu du, eta Gradu Amaierako bederatzi lan onenak sarituko ditu; 2 sari ikerketa-ardatz bakoitzeko: pertsonak, planeta, oparotasuna eta bake-aliantzak.

Sariak: 300 euroko saria jasoko du ardatz bakoitzeko lehenengo GrAL onenak, eta 150 eurokoa, ardatz bakoitzeko bigarren GrAL onenak.

- 300 euroko sari berezia COVID‑19ak eragindako egoerari ekarpen garrantzitsuena egin dion GRALari.

Sari banaketa ekitaldia urriaren 28an izango da, 13: 00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.

Informazio gehiago: Programa.