Inaugurazioa: «Itsasgunea», Euskal Herriko Unibertsitateko itsas iraunkortasunerako ikerketa-zentroa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/06/21, 11:30
Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugalete
María Díaz de Haro 68. -48940- Portugalete (Bizkaia)
Deskribapena
Ekainaren 21ean, 11:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eraikinean (Maria Diaz de Haro, 68. Portugalete), Euskal Herriko Unibertsitateak "Itsasgunea" zabalduko du, itsasoaren ezagutza eta teknologia ikertu eta transferitzeko diziplina anitzeko gunea. Asmo handiko proiektua da, itsas ingurunearen iraunkortasuna hainbat ikuspegitatik landuko duena.
Ekitaldian izango dira:
- Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.
- Marisol Garmendia, Espainako Gobernuaren EAEko ordezkaria.
- Mikel Torres, Portugaleteko alkatea.
- Miren Artaraz, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari andrea.
- Charles Pinto, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria.