euskaraespañol

Zelula pigmentarioei buruzko 25. Nazioarteko Konferentziak melanometarako eta larruazalaren beste desordena batzuetarako ikerketa zein tratamendu berriak aztertuko ditu

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/05/30 Noiz arte: 2023/06/02, 08:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Maiatzaren 30ean, Bizkaia Aretoan, “Zelula-pigmentarioei buruzko Nazioarteko 25. Konferentzia (IPCC2023)” hasiko da. Hiru egun zehar, mundu osotik etorritako ikerlari ospetsuek zelula pigmentarioen arloko azken aurkikuntza eta teknika zientifiko berrienak amankomunean jarriko dituzte, baita haien nahasmenduen tratamenduan duten aplikazioa ere: melanomak eta horien tratamenduak, desordena pigmentarioak, pigmentazio-genetika, larruazalaren kalteak UVR izpien bidez, etab.

Nazioarteko topaketa hau European Society for Pigment Cell Research-ek (ESPCR), International Federation of Pigmen Cell Societies-ek (IPFCS), UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak antolatu dute. Era berean, BioCruces Bizkaia eta Melanomaren diziplina anitzeko Espainia Taldea (GEM) eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean ari dira.

Hitzaldia doakoa da eta jende guztiarentzat zabalik dago, aretoa bete arte.

Izen-ematea helbide elektronikoa bidaliz: info@ipcc2023bilbao.org

Informazio gehiagorako eta hitzaldiaren egitaraua ikusteko: [web orria].