-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Dermatologia eta onkologiako adituek azal-minbiziaren eta beste arazo dermatologiko batzuen inguruan jendeak dituen zalantzak argituko dituzte IPPC Elkarrizketak topaketan
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/05/31, 19:00
Kokapena
Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Zelula pigmentarioei buruz Bizkaia Aretoan egiten ari den “25. Nazioarteko Konferentzia”ren barruan
Maiatzaren 31n, 19: 00etan, Bizkaia Aretoko Arriaga aretoan, “Diálogos IPCC” mahai-ingurua egingo da. Topaketa hori jende guztiarentzat zabalik egongo da eta, bertan, dermatologian eta onkologian adituek azal-minbiziarekin eta beste arazo dermatologiko batzuekin zerikusia duten gaiei buruz bertaratzen direnek dituzten zalantzak argitu eta hitz egingo dute.
Mahai-inguruan izango dira:
• Ana Sánchez doktorea, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko dermatologoa.
• Jesús Gardeazabal doktorea, dermatologoa Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean.
• Salvador Martín Algarra doktorea, Nafarroako Unibertsitate Klinikako onkologoa.
• Karmele Mujika doktorea, onkologoa Donostia Unibertsitate Ospitalean.
moderatzailea: Aintzane Apraiz doktorea, UPV/EHUko Zelulen Biologia eta Histologia Saila.
Topaketa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak, “International Federation Pigment Cell Societies (IFPCS)” eta “European Society for Pigment Cell Research (ESPCR)” erakundeek antolatu dute.
Euskampus Fundazioak, Grupo Español Multidisciplinar de Melanomak (GEM), Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak ere lagundu dute.
Sarrera doakoa da eta jende guztiarentzat zabalik dago, edukiera bete arte.
Izen-ematea posta elektronikoa bidaliz: info@ipcc2023bilbao.org
Informazio gehiagorako eta hitzaldiaren egitaraua ikusteko: [web orria].