euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Insumisas’ proiektatuko da Esperientzia(K) zikloaren barruan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/12/20, 19:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

2023/2024 ikasturteko Esperientzia(K) ekimenaren bigarren saioa, abenduaren 20an izango da, Letren Fakultatean. Arabako Esperientzia Gelen ekimena da, gure inguruko hainbat eragilerekin elkartzeko foro gisa planteatzen dena, bertan egungo hainbat gizarte gairi buruz hausnartzeko eta jakintza eta Esperientziak -pluralean- partekatzeko asmoz.

Saio honetan ‘Insumisas. Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental’ [Intsumisoak. Emakumeak borrokan Mendebaldeko Saharan] dokumentala proiektatuko da. Marokok okupatutako Sahara Mendebaldeko lurraldeetan emakumeek jasandako indarkeriak erregistratzeko eta salatzeko, filmak giza eskubideen defendatzaile sahararren lana dokumentatzen du. Laura Dauden brasildarra eta Miguel Ángel Herrera kolonbiarra zuzendari dituela, ‘Insumisas’ 25 minututako dokumental laburra da, Hegoa institutuak egin eta Forward Filmsek ekoiztuta, Euskal Fondoaren finantzaketaz.

Proiekzioaren ostean, Irantzu Mendia Azkue Hegoa Institutuaren zuzendari eta ikertzaileak dokumentalaren oinarrian dagoen ‘Gertatutako guztia argitan jarri’  txostenaren ondorio nagusiak azalduko ditu. Hitzaldiaren ondoren, galderak egiteko eta eztabaidatzeko denbora egongo da.

Sarrera librea izango da aretoko edukiera bete arte.